Euskalkultura.com
EUSKAL DIASPORA ETA KULTURA (BETA)
EuskalKultura.com, finalista 2012ko webgune onenaren DiarioVasco sarietan euskarari dagokion sailean
2012/11/19
EuskalKultura.com 2012 urteko webgune onenak saritzeko
sortutako DiarioVasco.com Sarietako finalista hautatu dute. Datorren ostegunean
egingo den ekitaldi batean adieraziko dira "internet sustatzea" eta
"interneten dihardutenen ahalegina eta lan-kalitatea onestea" helburu
duten sariotako aurtengo saridunak. EuskalKultura.com euskarari dagokion
webgune onenaren kategoriako hiru finalistetako bat da sarien zazpigarren
edizio honetan.
Donostia-San Sebastian. "Egiari
zor, ezusteko gauza atsegina izan zen internautek gure webgunea sariotarako
proposatu, eta bigarren fasera pasaturik finalisten artean aukeratuak izan
ginela jakitea", azaldu digu azken igande honetan Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko
zuzendariak.
"Etengabe gabiltza webgunea
eguneratzen, egunero ateratzen dugun buletina daukagu eta gure lana euskaraz
ezezik gaztelaniaz eta ingelesez ere garatzen dugu, eta beraz ez zaigu astirik
geratzen gizarte kontuetan ibiltzeko edo harreman publikoak lantzeko; webguneak
kentzen digu daukagun denbora guztia eta gurea bezalako ekimen batean sariak
eta errekonozimenduak ez dira ohikoak izaten, beraz sarion helburua animatzea,
errekonozitzea, sustatzea eta Diasporatik Euskal Herriari egiten zaion ekarpen
garrantzitsuari buruz arreta erakartzea bada izendapen hau eta, azakenean
ematen badiugute, saria bera ere ongi etorriak dira erabat", esan digu
Etxarrik.
DiarioVasco.com sariak izen bereko
egunkari gipuzkoarrak deitzen ditu urtero eta 2012koekin zazpigarren ediziora
heldu dira. Sarien helburua "internet medio gisa sustatzea" eta
"interneten dihardutenen ahalegina eta lan-kalitatea errekonozitzea"
dira, oinarrietan adierazten denez. Aurtengo edizioaren ibilbidea urriaren 24an
abiatu zen, internautei hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu zitzaienean,
hortarik ateratzeko kategoria bakoitzeko finalistak, ondoren horien gainean
epaimahai batek --"interneten sektorearekin lotura duten hainbat
alorretako profesionalek" osatua-- hartuko duelarik azken erabakia,
ostegunean Irungo FICOVAn egingo den gala-ekitaldian zehar adierazteko.
-
Sarien
webgunea: http://premios.diariovasco.com/eus/index.php
No hay comentarios:
Publicar un comentario