lunes, 5 de agosto de 2013

LA TERCERA

Ziortza-Bolibartik Amerikara joandakoak, gogoan
by Lea-Artibai Eta Mutrikuko Hitza on 2013/07/24 in GIZARTEA, KULTURA, ZIORTZA-BOLIBAR


Jose Azpiazu Ziortza-Bolibarko alkatea, Simon Bolivar Museoko ekitaldian

Ziortza-Bolibar utzita, Atlantikoa zeharkatu eta Amerikara joan zirenak izan dituzte gogoan Simon Bolivar Museoaren 30. urteurrean. Funtzionarioak, ostalariak, pilotariak… ziren horiek, baina, horien artean gehienak artzaintza lanetara abiatutakoak ziren.

Helburuak beteta, sorterrira bueltatu ziren batzuk; beste batzuk, ostera, bertan gelditu ziren. Batzuen zein besteen datuak bildu ditu museoak Ziortza-Bolibarko Amerikanuak izenburupean hasi duen ikerketan: erbesteratuen izen-abizenak eta zein tokitatik Amerikako zein herrialdetara alde egin zuten azaltzen du, esaterako, ikerketak.

Simon Bolivar Museoak Ziortza-Bolibarko Amerikanuak izenburuan ikerketa jarri du abian; sorterritik erbestera joan zirenen izen-abizenak eta nondik nora joan ziren jaso ditu museoak ikerketan
Erbesteratutako horien bizimodua ezagutzeko aukera ere eskaini dute museoan, Koldo San Sebastian kazetariak eskainitako hitzaldiagaz. «Artzainen bizimodua oso gogorra zen; hainbat higiene-arazo izaten zituzten, eta, horren ondorioz, gaixotu egiten ziren horietako asko», azaldu du.

Kazetariaren arabera, hiru etapatan alde egin zuten bertotik Amerikara; 1919. urte amaierara arte, hegoaldera joan ohi ziren batzuk; gerorakoak, 1921. urtean hasi ziren berriz Amerikara alde egiten, emigrazioaren legeaondartu zutenean, eta azkenak II. Mundu Gerraren ostean joan ziren, euskal artzainen legea egin zutenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario